Blog honen helburua azken urteetan irakasle-gai garenok hainbestetan entzun dugun arbel digitalaren inguruko informazioa ematea da

2011-06-29

Arbel digitalaren arrakastaren zergaitiak

Irakaslegoaren partaide asko teknologia berri honetaz maitemintzen dira ezagutu eta berehala, eta jarraiki bere aukera guztietan jarduten da, metodologia berriak aurkituz, zeinak ikaslegoari garrantzia ematen dioten. "Etorkizuneko eskola" deritzogun hau, ikaskuntzaren oinarri teknologiko nagusienetakoa dugu. Irakaskuntza metodologien berriztatzea dakar, ikasleen motibazioaren pizgarritzat hartua, eta irakasleen autoestima ere berpizten duena. Gaur eguneko gizartearekin bat datorren bitartekoa dugu eskuartean.


Arbel Digitalaren magia, batez ere, irakaslegoa baliabide honekin sutaraztu egiten dela da. Aukera asko ematen ditu, eta beti irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen interakzio horretan, berriztatze etengabea ematen da.Ikus ditzagun bada, arrakasta honen arrazoiaren giltzak:


1.- Arbel Digitala, erabiltzeko oso erraza bihurtzen da eta berehala ikasten da, hasteko beharrezkoa izango duguna. Nork ez daki, baina, gaur egunean nabigatzen? Irakaslegoa sistemarekin azkar familiarizatuko da, eta bere erabilerak ez du atzerapen bat suposatuko.

2.- Ikasgelan berehalako multimedia informazioaren iturri agortezina da. Didaktikoki, beste ikasle eta irakasleen materialak eskura daude. Azken batean, munduari leihoa zabaltzea bezelakoa da Arbel Digitala.

3.- Baliabide Teknologiko ohiko guztiak osatzen ditu.

4.- Informazioaren jasotzea berehalakoa da, beraz ez dugu materialak prestatzeko denbora askorik eman behar, Interneten bere izateaz jakitearekin nahikoa da.

5.- Komunikazio bideen erabilpen kolektiboa sustatzen du, beste ikasle zein zentruekin, mundu osoan zehar komunikazioak sortuz (Chat-a, Helbide Elektronikoa, bideokonferentziak, etab.,).

6.- Arazorik ematen ez duen teknologia garbia da. Eta arazoak sortzen badira (Virus-ak,...), beti geratzen da betiko arbela klasearekin jarraitzeko.

7.- Klaseak dinamikoagoak dira, azalpenen jarraitzea erraza egiten zaie ikasleei eta beraz, motibazioak gora egiten du. Ikasleak etxean bezala sentitzen dira, eta horrek asko laguntzen du, izan ere paper aktiboago bat betetzen dute.

8.- Etengabe gauza berriak ikasten ditugu frogatzearen ondorioz.


Hainbat arrazoi gehiago badaude, baina zortzi hauek aipatuta nahiko ondo ikus daiteke Arbel Digitalen arrakastaren giltza non dagoen.

Arbel digitalaren ibilbidea

Arbel Digitalaren inguruan gogoeta anitz okurritzen zaizkit, eta interesgarria iruditzen zait jakitea fenomenoa noiz hasi den, nora zabaldu den eta etorkizunerako perspektibak zeintzuk diren jakitea. Honetarako, klasean erabili beharreko Arbel Digitalaren pausuak, Pere Marques irakaslearen eskutik emango ditugu.


Autore honentzat, gaur egun klaseetako berritze pedagogikoa sostengatzeko dugun tresnarik onenaren aurrean gaude. Irakaskuntza, lan zaila izan da beti, bai bere konplexutasunagatik eta baita egunerokoan irakasleak eta ikasleak bizi behar dituzten egoerengatik ere. Nork bere interes eta gaitasunak ditu, eta haien arabera jokatuko du.
Gaur egunean, informazioaren gizartearen erabateko aldaketa kulturalaren eraginak, Hezkuntza planteamendu berriak eskatzen ditu (eduki berriak, formazioa, metodologia berriak,etab.). Bestalde ere, ongizatezko herrialdeetara ematen ari den migrazio mugimenduak, aniztasunaren kontzeptua zabaltzea dakar.

Testuinguru honetan, irakaslegoak bitartekoak behar ditu (infraestrukturak, baliabide didaktikoak, etab.) eta baita formazio pedagogiko egokia, bitarteko hauek ikasgelan dinamikoki erabili ahal izateko. Hezkuntzaren bidean, Teknologia Berrietan Arbel Digitala da didaktikoki eragin indartsuena duena, betiere irakaslegoa arbelaren inguruko formazio egokiaz, aplikazio didaktikoa zuzena egiten duenean.

Arbel Digitala, bai ikasleak zein irakasleak egindako lanak proiektatzea eta komentatzea ahalbidetzen du, eta leiho bat suposatzen du ikasgeletan Internet eta hainbat baliabide didaktiko sartzeko. Eta hau gutxi balitz, bere erabilera ez da oso konplexua, soilik ordenagailuan idazten jakitearekin eta Interneten nabigatzeko abileziarekin nahikoa da. Jada irakasle askok erabiltzen dute klaseak emateko, eta Pere Marquesek egindako gogoetan, irakasle batek arbela egoki erabiltzeko jakin beharreko errekurtso teknologiko zein didaktikoak zehazten ditu. Etorkizunerako perspektibei dagokienean beraz, tresna didaktiko baliagarrienen arten kokatuko genuke Arbel Digitala. Sartu zaitez bere blog-era!

2011-06-28

Zer da arbel digitala



Arbel Digitalaren nondik norakoak ulertzeko, eta hasierako kontzeptura hurbilketa bat egiteko, zertaz osatuta dagoen jakitea zeharo garrantzitsua da erabilera egoki bat emateko. Baliabide hau erabiltzen duten profesionalek, ondo formatuta egon beharko dute, bestela, denbora galtze izugarria gerta daiteke klasean, eta horrek, ikasleen interesaren gutxitzea eta motibazio galtzea ekar dezake, lortu nahi denaren alderantzizko espresioa, alegia.


Sistema berri honetan, Ordenagailu bat izatea behar-beharrezkoa da, eta hau bideoproiektori bati konektatua egon behar du. Bideoproiektoreak, ordenagailuko pantailan dugun imagina proiektatzen du, edozein produkzio azalean. Produkzio azalera hau horman jarrita badago, edota gurpildun zutoin bati lotuta egonik, irakaslea arbelaren ondoan egon daiteke eta arkatz elektroniko batekin, zuzeneko ohar idatziak egin eta ordenagailua kontrola dezake. Dagoeneko, "Arbel Digital Interaktiboaren" kontzeptuaren aurrean gaude.

Adin guztietako ikasleekin erabili daiteke, baita probatzeko aukera eman ere. Interneten erabilera arduratsua bultzatzen du hezkuntza munduan, eta irakasle eta ikasleen arteko interaktuazioa ahalbidetzen du. Oso aukera didaktiko zabalak eta interesgarriak eskeintzen ditu. Beraz, irakasle izango garen heinean, etorkizunean erabiliko ditugun aplikazio berrietaz oinarrizko kontzeptuak barneratzea beharrezkoa izango zaigu. Hezkuntzaren hazkuntza teknologikoa irakaskuntzara iritsi da eta hortaz, formazioaren bidean sartu beharko gara irakasle gazte sortu berriak.

Goiko bideoan, simulazio eran, ariketa praktiko bat azaltzen du irakasleak. Programen zerrenda amaigabea eskeintzen du tresna honek, eta adibidean, "itxuren errekonozimendu" programarekin egin daitekeen ariketa aurkezten digu. Bertan, hiru marra lotuz, azalera bat lortzen du, eta auto bat marraztuz, simulazio eran, irudiak aktibatzen ditu, segida bat lortuz. Ariketa mota hau, "fisikako" edozein irakaslerentzat guztiz baliagarria da edozein buruketa planteatzerakoan, eta honela, programaren arabera, nahi beste jarduera proposatu daitezke era interaktiboan.