Arbel Digitalaren inguruan gogoeta anitz okurritzen zaizkit, eta interesgarria iruditzen zait jakitea fenomenoa noiz hasi den, nora zabaldu den eta etorkizunerako perspektibak zeintzuk diren jakitea. Honetarako, klasean erabili beharreko Arbel Digitalaren pausuak, Pere Marques irakaslearen eskutik emango ditugu.
Autore honentzat, gaur egun klaseetako berritze pedagogikoa sostengatzeko dugun tresnarik onenaren aurrean gaude. Irakaskuntza, lan zaila izan da beti, bai bere konplexutasunagatik eta baita egunerokoan irakasleak eta ikasleak bizi behar dituzten egoerengatik ere. Nork bere interes eta gaitasunak ditu, eta haien arabera jokatuko du.
Gaur egunean, informazioaren gizartearen erabateko aldaketa kulturalaren eraginak, Hezkuntza planteamendu berriak eskatzen ditu (eduki berriak, formazioa, metodologia berriak,etab.). Bestalde ere, ongizatezko herrialdeetara ematen ari den migrazio mugimenduak, aniztasunaren kontzeptua zabaltzea dakar.
Testuinguru honetan, irakaslegoak bitartekoak behar ditu (infraestrukturak, baliabide didaktikoak, etab.) eta baita formazio pedagogiko egokia, bitarteko hauek ikasgelan dinamikoki erabili ahal izateko. Hezkuntzaren bidean, Teknologia Berrietan Arbel Digitala da didaktikoki eragin indartsuena duena, betiere irakaslegoa arbelaren inguruko formazio egokiaz, aplikazio didaktikoa zuzena egiten duenean.
Arbel Digitala, bai ikasleak zein irakasleak egindako lanak proiektatzea eta komentatzea ahalbidetzen du, eta leiho bat suposatzen du ikasgeletan Internet eta hainbat baliabide didaktiko sartzeko. Eta hau gutxi balitz, bere erabilera ez da oso konplexua, soilik ordenagailuan idazten jakitearekin eta Interneten nabigatzeko abileziarekin nahikoa da. Jada irakasle askok erabiltzen dute klaseak emateko, eta Pere Marquesek egindako gogoetan, irakasle batek arbela egoki erabiltzeko jakin beharreko errekurtso teknologiko zein didaktikoak zehazten ditu. Etorkizunerako perspektibei dagokienean beraz, tresna didaktiko baliagarrienen arten kokatuko genuke Arbel Digitala. Sartu zaitez bere blog-era!
No hay comentarios:
Publicar un comentario