Blog honen helburua azken urteetan irakasle-gai garenok hainbestetan entzun dugun arbel digitalaren inguruko informazioa ematea da

2011-07-01

Arbel Digitalaren Erabilerarako formakuntza



Arbel Digitalen erabilera pedagogikoaren formakuntzak, beharrezko oinarri batzuk eskura jartzen dizkigu, etorkizunean irakasle izango garen heinean. Jada ikastaroen berri jakin izan dugu (honako hau Musikaren ingurukoa), eta oso interesgarria litzateke hauetan parte hartzea. Ez dugu ekintza bera astuntzat hartu behar, bereziki trebezia hauen eskuratzea, geldoa suertatzen bada ere, etorkizunean lagungarri izango zaizkigulako.


Adibide argiena, goiko bideoan agertzen den pertsonaren kasua. Iñaki Saratxaga du izena eta irakaslea da. Urte asko daroaz irakaskuntzan lanean, eta aitortu egiten du, orain bi urterarte ez zuela informatika munduarekin erlazio estuegirik. Ordea, Arbel Digitala ezagutu zuenetik, beharrezkoa zaio eguneroko eskoletan. Informazioa eskuratzeko erraztasunari, mundu osoko jendearekin kontaktua mantentzearen abantaila gehitzen zaio, bai Internet zein Helbide Elektroniko bidez. Bi urteotan iritzia errotik aldatzeak asko esan dezake Arbel Digitalen eraginkortasunaren alde.

Arbel Digitala erabiltzeko behar diren ezagutza teknikoak minimoak dira, baina Arbel Digitalaren profitatze didaktikoaren inguruan, 2 edo 3 orduko ikastaroa burutzea zilegia da Hezkuntza munduan dabilen edozein sujeturentzat. Ikastaroa, baina, arbelaz hornitutatako ikasgela batean burutu beharko genuke. Oinarrizko proposamen hauek dira halako ikastaro batean egokien eta lehentasunez landu behar direnak:


1.- Arbel Digitalaren sistemaren eta aukera orokorren aurkezpena.

2.- "Gida tekniko" batean laburtzen diren aspektu teknikoak, hala nola, konesioa, Internetetik nabigatzea, irudi zein dokumentuen eskuratzea, inprimaketa, etab.,

3.- Arbel Digitalaren erabilpen egokirako kontutan hartu beharreko lehentasun pedagogikoak. Irakaskuntza eredu batzuk aurkezten dira, soziokonstruktibismoan oinarrituak, eta interakzioa, elkarlana eta ikaslearen autonomiaren garapenean oinarritu behar dira.

4.- Proposamen didaktikoak, hau da, Arbel Digitala erabiltzeko ereduak, teknologia sistema hau erabili duten irakasleen aportazioekin.

5.- Baliabide kurrikularrak. Hala nola, Web orrialdeen zerrendaketa, entziklopediak, etab.,

Ikastaro hau burutzean, aholkatze etengabean jarraitu beharko dugu eta baita formazio bileretara erregularki azaldu beharko gara ere. Honela, gainontzekoekin jakintzak eta edukiak konpartituko ditugu, egunero gauza berriak ikasteko esnatzen baikara.

Bukatzeko klikatu hemen, Arbel Digitalen saio praktiko batzuk ikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario