Blog honen helburua azken urteetan irakasle-gai garenok hainbestetan entzun dugun arbel digitalaren inguruko informazioa ematea da

2011-07-04

Matematika ikasteko ariketak

Bideo hauetan zenbakiak eta matematika ikasteko, Arbel Digitala erabiliz egin daitezkeen ariketa ezberdinak agertzen dira.



Idazten ikasteko ariketak

Ariketa hauetan umeek arbelean bertan idazten dute; horretarako atzamarrak edo boligrafo berezia erabiltzen dute.



Irakurtzen ikasteko aariketak

Orain ikusiko ditugun bideoetan, umeek arbel digitala erabiliz irakurtzen eta silaba ezberdintzen ikasten dute. Ikusten dugunez, ohiko liburuak baino deigarriagoa da ikaslearentzat.

    

2011-07-03

Irakaslegoarentzat arazo berriak

  • Teknologia berriak klaseko munduan era mailakatuan barneratu.
  • Hasierako urteetan klaseak prestazteko eta ikasleen lanak zuzentzeko denbora gehiago bahar izango da.
  • Ikasleak ordenagailuaren aurrean aktibo izan eta egiten duten erabilera kontrolatu.
  • Ikasleek ordenagailuaren aurrean izan ditzaketan distrakzioak.
  • Internet-ek izan ditzakeen arriskuak.
  • Ikasle batzuen ordenagailuen arazoak; edota ordenagailuan ahaste edo izorratzea.
  • Klasearen etenak ordenagailuarekin sortu daitezkeen arazoak (birus-ak, etab.) direla eta.
  • Ikasleen aldetik ordenagailuko programa batzuen ezabatzea.

Azpiegitura eta mantenimendua

Arbel digitala klaseetan ondo erabili ahal izateko, hauek  ondorengo azpiegiturak izan behar dituzte.

- Arbel Digitalaren oinarrizko sistema klasean  instalazio finkoarekin izateko, honako hau beharrezkoa da:
- Tamaina handiko Arbel interaktiboa.
- Multimedia ordenagailua. Honek potentzia egokia, teklatua  eta bluetooth-a duen hari gabeko arratoia izan behar ditu. Horretaz gain soinu handiagotzerako sistema egokia izatea komeni da.       
Bideo-proiektorea. Honek 2.000 lumens, 1024x768 errezoluzioa, autofokus-a y berezko itzalketarekin.
- Ikastetxeko Intranet-a ziberespaziora konexio arin, zihur eta egonkor batekin zabaldua egongo dena.
- Dokumentuak irakurtzen dituen kamara.
- Inprimagailua.

Ikatetxeak dituen bitarteko teknologiko hauek beti ondo zainduak egon beharko dute. Bitarteko hauek erosterakoan ikastetxeak hauen mantenuak urtean suposatuko dituen gastuak kontutan hartu behar ditu.

2011-07-01

Aplikazio Didaktikoen Ereduak

Asko dira Arbel Digitala erabiltzeko aukerak eta profitatze didaktikoak. Tresna hau erabiltzeko eredu guztiak, kolektiboki eragiten dute ikaslego eta irakaslegoaren arteko interakzioan. Hona hemen Pere Marques-ek (aurretik ere bere liburu honetatik ateratako informazioa eskura duzu) bere liburuan aipatzen dituen 17 proposamen ezberdin Arbel Digitalaren eraginkortasunaren inguruan:




1.- Irakaslegoaren azalpenen sostengua.

2.- Aniztasunaren tratamendurako ariketa eta baliabideen aurkezpena (Web orrialdeak, bideoak, etab.).

3.- Baliabide ezberdinen aurkezpen publikoa ikasleriaren partez (Programak, DVD-ak, etab.).

4.- Taldean egindako lanen aurkezpen publikoa (ikertu, ideiak elkartzea, ezagutzak lantzea, etab.).

5.- Eztabaiak bideratzeko sostengua. Bai irakasleak zein ikasleak baliatuko dira bere funtzioaz.

6.- Ordenagailuaren txokoa profitatzen da, ikasleak lan eta idatziak inprimatzeko, etab.

7.- Klaseko egunkariak eta aniztasun eleanitza. Eguna, egunkariak irakurtzen hasi daitezke ikasleak, eguneroko gaiez ohartuz, eztabaidak sortuz, etab.,

8.- Klasean, bideokonferentziak eta On-Line komunikazio kolektiboak ahalbidetzen ditu.

9.- Kolaboraziozko ariketa eta lanen burutzea klasean.

10.- Klasean egindako ariketen zuzenketa kolektiboa.

11.- Itxaroten ez ditugun galderak interneten bidez beha daitezke.

12.- Arbel erreziklatuaren papera ere joka dezake noizean behin.

13.- Laburpen bateratuak bideratzeko baliagarria (Adib. euren ideien antolaketa).

14.- Ikasgelan multikulturalitatea etengabe lantzen da, grafiko, mapa, eta horrelako baliabideen bidez.

15.- Programa informatiko ezberdinen erabilpenen ikaskuntzak.

16.- Arbel Digitala eta ikastetxeko Intranet-a (irakaslegoaren informazio digitalaren jasotzailea).

17.- Webcam-a eta Eskaner-a.

Arbel Digitalaren Erabilerarako formakuntza



Arbel Digitalen erabilera pedagogikoaren formakuntzak, beharrezko oinarri batzuk eskura jartzen dizkigu, etorkizunean irakasle izango garen heinean. Jada ikastaroen berri jakin izan dugu (honako hau Musikaren ingurukoa), eta oso interesgarria litzateke hauetan parte hartzea. Ez dugu ekintza bera astuntzat hartu behar, bereziki trebezia hauen eskuratzea, geldoa suertatzen bada ere, etorkizunean lagungarri izango zaizkigulako.


Adibide argiena, goiko bideoan agertzen den pertsonaren kasua. Iñaki Saratxaga du izena eta irakaslea da. Urte asko daroaz irakaskuntzan lanean, eta aitortu egiten du, orain bi urterarte ez zuela informatika munduarekin erlazio estuegirik. Ordea, Arbel Digitala ezagutu zuenetik, beharrezkoa zaio eguneroko eskoletan. Informazioa eskuratzeko erraztasunari, mundu osoko jendearekin kontaktua mantentzearen abantaila gehitzen zaio, bai Internet zein Helbide Elektroniko bidez. Bi urteotan iritzia errotik aldatzeak asko esan dezake Arbel Digitalen eraginkortasunaren alde.

Arbel Digitala erabiltzeko behar diren ezagutza teknikoak minimoak dira, baina Arbel Digitalaren profitatze didaktikoaren inguruan, 2 edo 3 orduko ikastaroa burutzea zilegia da Hezkuntza munduan dabilen edozein sujeturentzat. Ikastaroa, baina, arbelaz hornitutatako ikasgela batean burutu beharko genuke. Oinarrizko proposamen hauek dira halako ikastaro batean egokien eta lehentasunez landu behar direnak:


1.- Arbel Digitalaren sistemaren eta aukera orokorren aurkezpena.

2.- "Gida tekniko" batean laburtzen diren aspektu teknikoak, hala nola, konesioa, Internetetik nabigatzea, irudi zein dokumentuen eskuratzea, inprimaketa, etab.,

3.- Arbel Digitalaren erabilpen egokirako kontutan hartu beharreko lehentasun pedagogikoak. Irakaskuntza eredu batzuk aurkezten dira, soziokonstruktibismoan oinarrituak, eta interakzioa, elkarlana eta ikaslearen autonomiaren garapenean oinarritu behar dira.

4.- Proposamen didaktikoak, hau da, Arbel Digitala erabiltzeko ereduak, teknologia sistema hau erabili duten irakasleen aportazioekin.

5.- Baliabide kurrikularrak. Hala nola, Web orrialdeen zerrendaketa, entziklopediak, etab.,

Ikastaro hau burutzean, aholkatze etengabean jarraitu beharko dugu eta baita formazio bileretara erregularki azaldu beharko gara ere. Honela, gainontzekoekin jakintzak eta edukiak konpartituko ditugu, egunero gauza berriak ikasteko esnatzen baikara.

Bukatzeko klikatu hemen, Arbel Digitalen saio praktiko batzuk ikusteko.

2011-06-29

Arbel digitalaren arrakastaren zergaitiak

Irakaslegoaren partaide asko teknologia berri honetaz maitemintzen dira ezagutu eta berehala, eta jarraiki bere aukera guztietan jarduten da, metodologia berriak aurkituz, zeinak ikaslegoari garrantzia ematen dioten. "Etorkizuneko eskola" deritzogun hau, ikaskuntzaren oinarri teknologiko nagusienetakoa dugu. Irakaskuntza metodologien berriztatzea dakar, ikasleen motibazioaren pizgarritzat hartua, eta irakasleen autoestima ere berpizten duena. Gaur eguneko gizartearekin bat datorren bitartekoa dugu eskuartean.


Arbel Digitalaren magia, batez ere, irakaslegoa baliabide honekin sutaraztu egiten dela da. Aukera asko ematen ditu, eta beti irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen interakzio horretan, berriztatze etengabea ematen da.Ikus ditzagun bada, arrakasta honen arrazoiaren giltzak:


1.- Arbel Digitala, erabiltzeko oso erraza bihurtzen da eta berehala ikasten da, hasteko beharrezkoa izango duguna. Nork ez daki, baina, gaur egunean nabigatzen? Irakaslegoa sistemarekin azkar familiarizatuko da, eta bere erabilerak ez du atzerapen bat suposatuko.

2.- Ikasgelan berehalako multimedia informazioaren iturri agortezina da. Didaktikoki, beste ikasle eta irakasleen materialak eskura daude. Azken batean, munduari leihoa zabaltzea bezelakoa da Arbel Digitala.

3.- Baliabide Teknologiko ohiko guztiak osatzen ditu.

4.- Informazioaren jasotzea berehalakoa da, beraz ez dugu materialak prestatzeko denbora askorik eman behar, Interneten bere izateaz jakitearekin nahikoa da.

5.- Komunikazio bideen erabilpen kolektiboa sustatzen du, beste ikasle zein zentruekin, mundu osoan zehar komunikazioak sortuz (Chat-a, Helbide Elektronikoa, bideokonferentziak, etab.,).

6.- Arazorik ematen ez duen teknologia garbia da. Eta arazoak sortzen badira (Virus-ak,...), beti geratzen da betiko arbela klasearekin jarraitzeko.

7.- Klaseak dinamikoagoak dira, azalpenen jarraitzea erraza egiten zaie ikasleei eta beraz, motibazioak gora egiten du. Ikasleak etxean bezala sentitzen dira, eta horrek asko laguntzen du, izan ere paper aktiboago bat betetzen dute.

8.- Etengabe gauza berriak ikasten ditugu frogatzearen ondorioz.


Hainbat arrazoi gehiago badaude, baina zortzi hauek aipatuta nahiko ondo ikus daiteke Arbel Digitalen arrakastaren giltza non dagoen.

Arbel digitalaren ibilbidea

Arbel Digitalaren inguruan gogoeta anitz okurritzen zaizkit, eta interesgarria iruditzen zait jakitea fenomenoa noiz hasi den, nora zabaldu den eta etorkizunerako perspektibak zeintzuk diren jakitea. Honetarako, klasean erabili beharreko Arbel Digitalaren pausuak, Pere Marques irakaslearen eskutik emango ditugu.


Autore honentzat, gaur egun klaseetako berritze pedagogikoa sostengatzeko dugun tresnarik onenaren aurrean gaude. Irakaskuntza, lan zaila izan da beti, bai bere konplexutasunagatik eta baita egunerokoan irakasleak eta ikasleak bizi behar dituzten egoerengatik ere. Nork bere interes eta gaitasunak ditu, eta haien arabera jokatuko du.
Gaur egunean, informazioaren gizartearen erabateko aldaketa kulturalaren eraginak, Hezkuntza planteamendu berriak eskatzen ditu (eduki berriak, formazioa, metodologia berriak,etab.). Bestalde ere, ongizatezko herrialdeetara ematen ari den migrazio mugimenduak, aniztasunaren kontzeptua zabaltzea dakar.

Testuinguru honetan, irakaslegoak bitartekoak behar ditu (infraestrukturak, baliabide didaktikoak, etab.) eta baita formazio pedagogiko egokia, bitarteko hauek ikasgelan dinamikoki erabili ahal izateko. Hezkuntzaren bidean, Teknologia Berrietan Arbel Digitala da didaktikoki eragin indartsuena duena, betiere irakaslegoa arbelaren inguruko formazio egokiaz, aplikazio didaktikoa zuzena egiten duenean.

Arbel Digitala, bai ikasleak zein irakasleak egindako lanak proiektatzea eta komentatzea ahalbidetzen du, eta leiho bat suposatzen du ikasgeletan Internet eta hainbat baliabide didaktiko sartzeko. Eta hau gutxi balitz, bere erabilera ez da oso konplexua, soilik ordenagailuan idazten jakitearekin eta Interneten nabigatzeko abileziarekin nahikoa da. Jada irakasle askok erabiltzen dute klaseak emateko, eta Pere Marquesek egindako gogoetan, irakasle batek arbela egoki erabiltzeko jakin beharreko errekurtso teknologiko zein didaktikoak zehazten ditu. Etorkizunerako perspektibei dagokienean beraz, tresna didaktiko baliagarrienen arten kokatuko genuke Arbel Digitala. Sartu zaitez bere blog-era!

2011-06-28

Zer da arbel digitala



Arbel Digitalaren nondik norakoak ulertzeko, eta hasierako kontzeptura hurbilketa bat egiteko, zertaz osatuta dagoen jakitea zeharo garrantzitsua da erabilera egoki bat emateko. Baliabide hau erabiltzen duten profesionalek, ondo formatuta egon beharko dute, bestela, denbora galtze izugarria gerta daiteke klasean, eta horrek, ikasleen interesaren gutxitzea eta motibazio galtzea ekar dezake, lortu nahi denaren alderantzizko espresioa, alegia.


Sistema berri honetan, Ordenagailu bat izatea behar-beharrezkoa da, eta hau bideoproiektori bati konektatua egon behar du. Bideoproiektoreak, ordenagailuko pantailan dugun imagina proiektatzen du, edozein produkzio azalean. Produkzio azalera hau horman jarrita badago, edota gurpildun zutoin bati lotuta egonik, irakaslea arbelaren ondoan egon daiteke eta arkatz elektroniko batekin, zuzeneko ohar idatziak egin eta ordenagailua kontrola dezake. Dagoeneko, "Arbel Digital Interaktiboaren" kontzeptuaren aurrean gaude.

Adin guztietako ikasleekin erabili daiteke, baita probatzeko aukera eman ere. Interneten erabilera arduratsua bultzatzen du hezkuntza munduan, eta irakasle eta ikasleen arteko interaktuazioa ahalbidetzen du. Oso aukera didaktiko zabalak eta interesgarriak eskeintzen ditu. Beraz, irakasle izango garen heinean, etorkizunean erabiliko ditugun aplikazio berrietaz oinarrizko kontzeptuak barneratzea beharrezkoa izango zaigu. Hezkuntzaren hazkuntza teknologikoa irakaskuntzara iritsi da eta hortaz, formazioaren bidean sartu beharko gara irakasle gazte sortu berriak.

Goiko bideoan, simulazio eran, ariketa praktiko bat azaltzen du irakasleak. Programen zerrenda amaigabea eskeintzen du tresna honek, eta adibidean, "itxuren errekonozimendu" programarekin egin daitekeen ariketa aurkezten digu. Bertan, hiru marra lotuz, azalera bat lortzen du, eta auto bat marraztuz, simulazio eran, irudiak aktibatzen ditu, segida bat lortuz. Ariketa mota hau, "fisikako" edozein irakaslerentzat guztiz baliagarria da edozein buruketa planteatzerakoan, eta honela, programaren arabera, nahi beste jarduera proposatu daitezke era interaktiboan.